Hitzaldi honetan Juan de Borbón eta Franko elkartu ziren Azor itsasontzian (Frankoren itsasontzia) Espainiako etorkizunari eta Juan Carlos-en hezkuntzari buruz hitz egiteko zeren Frankok kargua uzterakoan Juan Carlos bere ondorengoa bihurtuko zen.
Momentu honetan Espainiako egoera ez sen oso ona bera
n biok adostu zuten etorkizunean monarkia demokratikoa egongo zela. Hala ere dena ez zen erraza. Frankismoas errepresio gogorra zeukan eta erregimenaren alde ez zegoenari zigorra ezartzen zioten. Egoera horrela egonda Juan ez zuen logikoa ikusten bere semea Asturiasera bidaltzera ikastera monarkiaren aldeko jarrera zelako eta aldi berean erregimenaren aurkakoa. Bitartean Frankok Juan de Borboneri lasai egoteko esan zion berak konponduko zuela aginduz.Ayeteko udaldiak:
Urgull eta Monpaseko bunkerrak:

Urgulleko fortifikazioak hiru dira: Bateria del Gobernador, Bateria de las Damas eta Bateria de las Bardocas:
Bateria del Gobernador ere Bateria del Principe y de la princesa bezala ezaguna da XVIII. mendean eraikia eta XIX. mendean berritua izan zen. Itsasotik zetorren etsaietatik defendatzeko erabiltzen zen.
Bateria de las Damas bere izena hartzen du bertatik Donostiako emakumeak igarotzen zirelako iturritik ura hartzeko. Bertako kainoiak oraindik ikus ditzakegu gaur egun.
Azkenik, Bateria de las Bardocas dugu, kostalderantz kokatuta. Monpasekoekin batera, bere kainoiak Urgulleko indartsuenak ziren.
Paseo Berrian zegoen ermita:
1938ko martxoaren 6an Baleares itsasontziaren ondoratzeak utziatako hilen omenez eraikia. Cabo de Palos-eko batailan ondoratu zen galtzaile izanez. 2002an ermita bota zuten gaur egun dagoen Oteizaren eskultura jartzeko.

Frankismoak jarri zituen kale izenak, gaur zein kale diren esan eta adierazten duten pertsona zein zen: Hermanos Iturrino, Victor Pradera, Avda de España
Victor Pradera:
Frankismoan Victor Pradera kalea izandakoa, gaur egun Easo kalea bezala ezagutzen dugu. Victor Pradera-k 1873. urtean jaio zen eta Alderdi Katoliko Tradizionalista sortu zuen. Gerra garaian bera eta bere semea akatu zituzten. Bere omenez, Donostian Victor Pradera kalea jarri zuten Donostian.

Avenida España:
Gaur egun "Avenida de la Libertad" izenarekin ezagutzen dugun kale hau, Frankismoaren garaian "Avenida de España" deitzen zen. Hiriko kale garrantzitsuenetarikoa zenez, España izena jartzea egokia iruditu zitzaien, eta gizarteari espainiar nazionalismoaren inposizio beharra asetzeko.
Egia esan, kale honek izen mordo bat izan dituenez, azkenik “Avenida” izenarekin geratzen da beti.
Ondarretako gartzela zena:
Ondarretako kartzela itsasotik hain gertu zegoenez, hezetasunak asko hondatu zuen eta presoak martuteneko espetxera lekualdatuak izan ziren 1948an. Gainera gaur egun itsasbehera dagoenean zimentu zaharrak ikus daitezke hondar gainean.
Juan Carlos printzea Donostia bizi zenekoa:
Zinemaldiaren hasiera:
Zinemaldia 1953an sortu zuen Donostiako merkatari talde batek, Donostiako udarak luzatzeko eta Gerra Zibila arte Donostiak Europako aberatsen eta kultur jendeen artean izandako garrantzia berreskuratzeko. Hasi zenetik ez da inolakoetenik egon. Lehen edizioaren emaitzk ikusita, hurrengo urtean, 1954an, Francoren gobernuak zinemaldia bere gain hartu eta Donostiako zinemaldia sustatzea erabaki zuen, Zinemaldiak garrantzia irabazten jarraitu zuen, eta 1957 urtean eman zioten A maila, Berlin, Cannes eta Veneziako zinema jaialdien parekoa. Horrela, sari nagusia Zilarrezko Maskorra izatetik Urrezko Maskorra izatera igaro zen.
Bere historian zehar, Donostiako zinemaldia Alfred Hitchcock, Audrey Hepburn, Anthony Mann, Steven Spielberg eta beste zinema izar askok bisitatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario