jueves, 30 de abril de 2009

HISTORIAKO LANA 3º EBALUAZIOA

Azor-eko hitzaldiak:


Hitzaldi honetan Juan de Borbón eta Franko elkartu ziren Azor itsasontzian (Frankoren itsasontzia) Espainiako etorkizunari eta Juan Carlos-en hezkuntzari buruz hitz egiteko zeren Frankok kargua uzterakoan Juan Carlos bere ondorengoa bihurtuko zen.
Momentu honetan Espainiako egoera ez sen oso ona beran biok adostu zuten etorkizunean monarkia demokratikoa egongo zela. Hala ere dena ez zen erraza. Frankismoas errepresio gogorra zeukan eta erregimenaren alde ez zegoenari zigorra ezartzen zioten. Egoera horrela egonda Juan ez zuen logikoa ikusten bere semea Asturiasera bidaltzera ikastera monarkiaren aldeko jarrera zelako eta aldi berean erregimenaren aurkakoa. Bitartean Frankok Juan de Borboneri lasai egoteko esan zion berak konponduko zuela aginduz.



Ayeteko udaldiak:

Bailengo dukeak 1878an eraiki zuten. Jauregi honetatik Alfonso XIII eta Mª Cristina erregina igaro dira; baina 1939an Donostiako udalak erosi zuen eta Franco generalari eskaini zion bertan udarak pasatzeko. Jauregian Francok bere diktadurako ia udara gehienak igaro zituen, 1939tik 1975 arte. Franco hil zenean Donostiako udalak berreskuratu zuen eta hiriko zein kanpokojendeari ireki zion, nahiz eta gaur egun jauregira ezin da sartu.

Jauregi honetan erantzukizun politiko asko eztabaidatu ziren, “Consejos de Ministros”. Francoren egonaldietan jauregi honetan 2 saiakera egon ziren Generalaren bizitzarekinbukatzeko. 2 saiakerak inguruko talde iraultzaileen eskutik izan ziren

Urgull mendiko Jesuskristoa:

Frankismoak Donostian ezaugarri asko utzi ditu. Gehienak eskulturak eta eraikinak Esate baterako Urgull mendiko Sagrado Corazon de Jesus.Urgull mendian kokatuta dagoen eskultura honen aurre proiektua II. Errepublikaren garaian egin zen. Errepublikak ezezkoa eman zion proiektu hau gauza pribatutzat zeukalako, hala ere Gerra Zibilara ostean, Frankismoan, baiezkoa lortu zuen eta diru publikoarekin altxatzen hasi ziren Donostia eta Gipuzkoa osoa babesten zuen 12 metroko estatua.Nahiz eta garai horretan jende askok ez onartu eskultura, honek hiriari nolabaiteko itxura nazionala ematen ziolako.Monumentu hau Federico Coullaut-Valerak proiektatu zuen eta Pedro Muguruza arkitektuak eraikuntzaren garapena zuzendu zuen.



Urgull eta Monpaseko bunkerrak:

Monpaseko bunkerra 1898an eraiki zen, heburutzat hartura Donostiako hiria atzerriko armadetatik defendatzea.


Urgulleko fortifikazioak hiru dira: Bateria del Gobernador, Bateria de las Damas eta Bateria de las Bardocas:

Bateria del Gobernador ere Bateria del Principe y de la princesa bezala ezaguna da XVIII. mendean eraikia eta XIX. mendean berritua izan zen. Itsasotik zetorren etsaietatik defendatzeko erabiltzen zen.

Bateria de las Damas bere izena hartzen du bertatik Donostiako emakumeak igarotzen zirelako iturritik ura hartzeko. Bertako kainoiak oraindik ikus ditzakegu gaur egun.

Azkenik, Bateria de las Bardocas dugu, kostalderantz kokatuta. Monpasekoekin batera, bere kainoiak Urgulleko indartsuenak ziren.



Paseo Berrian zegoen ermita:

1938ko martxoaren 6an Baleares itsasontziaren ondoratzeak utziatako hilen omenez eraikia. Cabo de Palos-eko batailan ondoratu zen galtzaile izanez. 2002an ermita bota zuten gaur egun dagoen Oteizaren eskultura jartzeko.





Frankismoak jarri zituen kale izenak, gaur zein kale diren esan eta adierazten duten pertsona zein zen: Hermanos Iturrino, Victor Pradera, Avda de España


Hermanos Iturrino:

Lehen Hermanos Iturrino kalea deitzen zen Gerra Zibil (1936-1939) garaian. Izen hori bi anai falangisten heriotzagatik jarri zioten kaleari. Demokrazia garaian, deitura aldatu zitzaion Arrasate kalea izateko Frankismoaren (1939-1975) ondoren.

Victor Pradera:

Frankismoan Victor Pradera kalea izandakoa, gaur egun Easo kalea bezala ezagutzen dugu. Victor Pradera-k 1873. urtean jaio zen eta Alderdi Katoliko Tradizionalista sortu zuen. Gerra garaian bera eta bere semea akatu zituzten. Bere omenez, Donostian Victor Pradera kalea jarri zuten Donostian.





Avenida España:

Gaur egun "Avenida de la Libertad" izenarekin ezagutzen dugun kale hau, Frankismoaren garaian "Avenida de España" deitzen zen. Hiriko kale garrantzitsuenetarikoa zenez, España izena jartzea egokia iruditu zitzaien, eta gizarteari espainiar nazionalismoaren inposizio beharra asetzeko.
Egia esan, kale honek izen mordo bat izan dituenez, azkenik “Avenida” izenarekin geratzen da beti.




Ondarretako gartzela zena:




1890. urteko martxoaren 31an Jesuiten antzinako eskolan aurkitzen ziren presoak Ondarretako gartzela ireki berrira eraman zituzten. Espetxe honetan Frankismo garaian sekulako hilketak egon dira eta pertsonaia historiko asko pasatu dira kartzela honetatik; hala nola, Ramon Rubial sozialista.

Ondarretako kartzela itsasotik hain gertu zegoenez, hezetasunak asko hondatu zuen eta presoak martuteneko espetxera lekualdatuak izan ziren 1948an. Gainera gaur egun itsasbehera dagoenean zimentu zaharrak ikus daitezke hondar gainean.




Juan Carlos printzea Donostia bizi zenekoa:


Juan eta Franko akordio batetara iritsi ziren Juan Carlos printzeak ikasketak Espainian egin zitzan. Beraz, Juan Karlos 1948. urtean Donostiara etorri zen. Donostian ikasi zuen eta San Isidro Institutuan bukatu zuen batxilergoa 1954.urtean, Madrilgo hezkuntza zentru zaharrean.1950. urtetik 1954ra Miramarren egon zen, bertan ikasi eta bizi zen bere anaiarekin batera




Zinemaldiaren hasiera:


Zinemaldia 1953an sortu zuen Donostiako merkatari talde batek, Donostiako udarak luzatzeko eta Gerra Zibila arte Donostiak Europako aberatsen eta kultur jendeen artean izandako garrantzia berreskuratzeko. Hasi zenetik ez da inolakoetenik egon. Lehen edizioaren emaitzk ikusita, hurrengo urtean, 1954an, Francoren gobernuak zinemaldia bere gain hartu eta Donostiako zinemaldia sustatzea erabaki zuen, Zinemaldiak garrantzia irabazten jarraitu zuen, eta 1957 urtean eman zioten A maila, Berlin, Cannes eta Veneziako zinema jaialdien parekoa. Horrela, sari nagusia Zilarrezko Maskorra izatetik Urrezko Maskorra izatera igaro zen.

Bere historian zehar, Donostiako zinemaldia Alfred Hitchcock, Audrey Hepburn, Anthony Mann, Steven Spielberg eta beste zinema izar askok bisitatu dute.



Balorazioa:
Lan honek zailtasunak ditu datu konkretu batzuk eta itzulketak egin behar direlako, baina gauza da gure hiriari buruz zertxo bait jakitea eta lan honek asko lagundu dit Donostia sakonki ezagutzen. Frankismoaren garaia oso garrantzitsua izen eta gertakariak utzi zuen gure hirian eta garai horretan gertatutakoa jakitea gustatu egin zait. "Kulturila generala" handitzeko lan hau asko lguntzen du.






























































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































domingo, 12 de abril de 2009

MENU: "Andaluzia"

Andaluzian joaten bagara ikus dezakegu gehien bat tapak jaten direla. Badaude ere jatetxeak, baina ez dira hain nagusiak. Ezin gara andaluziatik joan tapak jan gabe eta horregatik menu bat prestatu dut Andaluziako plater tipikoekin:

-------------------------------------------------------------------------------------------------
1º Lehenik eta behin jan dezakegu Huelvako urdaiazpiko pixka bat gosea kentzeko eta hori jan eta gero hartu dezakegu huetor-tajarreko esparrago batzuk (granada) Hojiblankako olioarekin.










Oliba: Penintsula Barrualdean (Andaluzian), Mediterraneoan....

Txerria: modu estentsiboan, Penintsula Barrualdean (Huelva...)

Barazkia: esportaziorako bideratua, Penintsula Barrualdean (Granada, Almeria...)

-------------------------------------------------------------------------------------------------

2º Kostan bereziki jan dezakegu “pescaito frito”, baino ez bakarrik kostan baita ere andaluzia barrenean eta arraia hori olio pixka bat bota dezakegu.





Oliba: Penintsula Barrualdean (Andaluzian, Mediterraneoan...)

Arraia: Espainia Hezea (Euskal Herria, Galizia), Mediterraneoan ez asko baino gehien bat Andaluziako kostetan oso nagusiak dira berain arrainak (Dorada, Lubina...)

-------------------------------------------------------------------------------------------------

3º Azkenik jan dezakegu pasak batzuk oso ezagunak direnak penintzula osoan, hau da, malagako pasak.


Frutu Lehorra: lursail ureztatuetan; Mediterraneoan(Valentzia...), Penintsula Barrualdean (Andaluzia...)

-------------------------------------------------------------------------------------------------


Janari guzti horrekin zerbait edan beharko dugu; eta horregatik Palo Cortado bat edan beharko duzu janari guztia ondo daztatzeko.




Mahatsa: Penintsula Barrualdea (Andaluzia, Errioxa, Dueroko Erribera), Mediterraneoa (Katalunia), Espainia Hezea (Euskal Herria, Galizia), Kanariak (Lanzarote)